Zientzia Eskola
Dynapeutics
Passion for Knowledge 2016 jaialdiko jarduera-programak komunitate zientifikoari zuzenduriko udako nazioarteko eskola bat ere biltzen du. Eskola doktoregoko ikasleei eta doktorego ondoko ikerlari gazteei dago zuzenduta.
Dynapeutics eskolan landutako gaiek molekula biologikoen ikerketara zuzenduriko hainbat konputazio metodori buruzko teoria eta aplikazioak aurkeztea, deskribatzea eta aztertzea dute helburu, betiere farmako molekularren diseinuari eta optimizazioari begira garrantzi berezia duten ingurune biologikoetan eginiko biomolekulen azterketarako eta simulaziorako, baita maila molekularrean ematen diren prozesu biologikoak ulertzeko ere.
Eskolak bi saio bereizi ditu: goizetan eskola teorikoak emango dira Materialen Fisikaren Zentroan (CFM, CSIC-UPV/EHU zentro mistoa), eta ordenagailu bidezko eskola praktikoak arratsaldeko lehenengo orduan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ignacio María Barriola eraikinean.
Xabier LÓPEZ, UPV/EHUko irakasleak zuzendua, eskolak, P4K 2016ko hizlari nagusietako bat den Martin KARPLUS Kimikako Nobel Saridunaren parte-hartzea ere izanen du.
Informazio gehiago nahi baduzu bisita ezazu Dynapeutics-eko webgunea.