Eman izena Topaketetan

Parte-hartze baldintzak

Parte har dezaketen ikastetxeak:

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Zentroak, dauden plaza guztiak bete arte (gutxi gorabehera 50/60 ikastetxe topaketa bakoitzeko).

 

Parte-hartzaileak:

Ikastetxe bakoitzetik irakasle bat eta lau ikasle joan daitezke. (Gainontzeko ikasleek, ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango dute Passion for Knowledge webgunean).

 

Ikasleen profila:

2016/2017 ikasturtean DBHko 4. maila edo zientzia-batxilergoko bi ikasturteetako zeinahi egiten ari diren ikasleak. Ikastetxe bakoitzeko ikasle guztiek ez dute adin berekoak ez eta talde berekoak izan beharko eta hauen parte-hartzea izen-emateaz arduratuko den irakaslearen esku geratuko da.

 

Parte hartuko duten hezkuntza-zentroek bete beharreko baldintzak:

Webgune honetan izena ematea, irailaren 8a baino lehen edo
dauden plaza guztiak bete arte.

Aurretiko izen-emate hori hezkuntza-zentroak berak egin beharko du, eta ondo zehaztu beharko du zer topaketatan edo topaketetan parte hartu nahi duen. Onartutako zentroek posta elektroniko bidez jasoko dute parte-hartzearen baieztapena.

Topaketen behin-betiko parte-hartzea gauzatzeko, behin-behineko plazaren konfirmazioarekin batera jasotako mezuan
adieraziko den prozedurari jarraituz, galdetegi elektroniko bat bete beharko da. Galdetegi horretan parte-hartzaileen izenabizenak adierazi beharko dira, baita ikertzaileei egin nahi dizkieten galderak zein diren ere. Informazio hori bidaltzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

 

Parte hartuko duten zentroak aukeratzeko irizpideak:

Parte hartuko duten zentroen aukeraketa izena eman duten hurrenkeraren arabera egingo da, topaketa bakoitzerako aurreikusitako edukiera bete arte. Ikastetxe bakoitzak topaketa batean baino gehiagotan izena eman eta parte hartu ahal izango du; alabaina, dagoen plaza-muga dela tarteko, hezkuntza-zentro bakoitzak ikasle-talde bakarraren ordezkaritza eraman ahal izango du topaketa bakoitzera. Gainera, azken plazak esleitzean, lehentasuna emango zaie topaketa bakarrean parte hartzera doazen ikastetxeei; hartara, eskaera egiten duten hezkuntza-zentro guztiek izango dute bi topaketetakoren batean parte hartzeko aukera.

Doan da top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketetan parte hartzea.

Informazio gehiago behar izanez gero, edo zeinahi zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide honetan: topa.p4k@dipc.org