Aurreko urteetan bezala, Passion for Knowledge 2016 jaialdiko jardueren artean ez da faltako top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketen edizio berri bat. DIPCk 2009. urteaz geroztik urtero antolatzen dituen Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak dira.

Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen zientzia- eta teknologia-ikasketei begirako bokazioa sustatzea da; betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan.

Eman izena Topaketetan
EPEAK
Aurre izen ematea Irailak 8
Informazioa bidali Irailak 15
top@DIPC Bilbon Irailak 28
top@DIPC Donostian Irailak 30
encuentros
encuentros

VIII. edizio honetan bi topaketa egingo ditugu: bata Donostian eta bestea Bilbon. Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean lehen mailako zientzialariekin, tartean hainbat Nobel Saridunekin, solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko.

Topaketa bakoitzean, nazioartean ezagunak diren hainbat arlotako hiru ikertzaileek hartuko dute parte (P4K 2016 jaialdiko gonbidatuen artean aukeratutakoak), moderatzaile arituko den Pedro Miguel ETXENIKErekin batera. Gonbidatutako zientzialariek zientziarekiko eta ikerketarekiko beren pasioari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruz bertaraturiko ikasleek egindako galderei erantzungo diete.

Aurtengo hizlariak ezagutu

Saria galderarik onenari...

Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren baitan antolatutako top@DIPC - Zientziarekin Solasean! topaketek, Kutxa Gizarte Ekintzako Eureka! Zientzia Museoaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHUren) laguntza dute, baita DIPCren patronoak diren Telefónica eta EDP naturgas energiaren parte-hartze berezia.

Telefónicak Bilboko topaketa babesten du, eta bere eskutik galderarik berritzaileena, burutsuena, interesgarriena, argiena, irudimentsuena, txundigarriena edo originalena sarituko da; EDP naturgas energiak berriz Donostiako topaketa babestuko du eta honek ere galderarik onena sarituko du.

naturgas