Programa publikoak, bestalde, Naukas Passion saioa ere biltzen du, Naukas: zientzia, eszeptizismo eta umorezko komunikazio eta dibulgazio zientifikoko online plataforma ezagunarekin lankidetzan eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinaziopean.

Hitzaldi nagusien ondoren, zenbait egunez, Naukas-eko kolaboratzaile onenak Victoria Eugenia Antzokiko agertokira igoko dira publikoari hainbat gai zientifikori buruzko beren ikuspegi berezia helarazteko. Formatua plataformak aurrez antolatu dituen komunikazio zientifikoko ekitaldi arrakastatsuek izandako bera izango da: 10 minutuko hitzaldi laburrak, zientzia modu erraz, dinamiko, dibertigarri eta originalean zabaltzeko.

Horretaz gain, Naukas Passion saioak borobiltzeko, jaialdiaren azken egunean, larunbatean, urriaren 1ean, arratsaldeko 17h30-tan, saio oso berezi bat izango dugu; Xurxo MARIÑO neurozientzialari eta dibulgatzailea eta Vicente MOHEDANO aktorearen eskutik 'Discurshow' bat, hau da, hitzaldi antzeztu bat ikusteko aukera izanen dugu.

Eman izena Hitzaldi Publikoetan

Saio guztiak zuzenean emango dira streaming bidez webgune honetatik bertatik. Hitzaldiak gazteleraz izango dira, eta interpretazio zerbitzua egongo da euskarara eta ingelesera.

Aboutus slide 1
  Asteazkena, 28 IRA
Arratsaldea
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia



  Ostirala, 30 IRA
Arratsaldea
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia



  Larunbata, 1 URR
Arratsaldea
17:30 - 18:30 Naukas Passion Berezia - Discurshow imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia



>>>>>>>>>