Hitzaldi Publikoak
Passion for Knowledge jaialdiko Hitzaldi Publikoak izango dira berriz ere, zientzia, ezagutza, kultura eta grina ardatz dituen jaialdi honen muina.
Honako hauek biltzen ditu proposamenak: Hitzaldi Nagusiak mundu mailan izen handiko ikertzaileen eskutik, tartean hainbat Nobel Saridun; gai nagusia sormena izango duen Mahai-inguru bat; Bertsolarien sormen-prozesua zertan datzan azaltzeko formatu berritzailea erabiliko duen ekitaldia; edo dagoeneko ezagunak diren Naukas saioak. Gainera, P4K jaialdiari hasiera emango zaion egunean, Breaking Boundaries ikuskizuna eskainiko da, zientziaren eta artearen arteko mugak gainditu nahi dituen ikuskizuna, dantza, eskulturak, soinua eta irudiak batera hartuta.
Ehun urtetik gora dituen Donostiako Victoria Eugenia Antzokia da saio horiek egiteko xedean aukeratutako egoitza. Saio horiek zorroztasun zientifikoa eta entretenimendua uztartuko dituzte, gizartearen jakin-mina, interesa, irrika eta pentsaera kritikoa pizteko asmoz.
Hitzaldietan gaztelerara, ingelesera eta euskarara itzultzeko interpretazio-zerbitzua izango da entzuleen eskura, eta saio guztiak zuzenean eskainiko dira streaming bidez webgune honetan bertan.
Doakoak dira jendaurreko saioak eserlekuak bete arte, baina aldez aurretik web orriaren bidez izena ematea gomendatzen dugu.
Eman izena Hitzaldi Publikoetan