Hizlari Gonbidatuak
Naukas Passion
Zientzia Kluba
Biografia
Amets ARZALLUS
Bertsolaria- Bertsolariak | Ostirala, 30 IRA | Victoria Eugenia antzokia, Donostia | Guztientzat
Hendaiarra. Haurra zenetik hasi zen bertsotan, etxean zuen giroak eraginda. Seaskaren Kolegioan eta Baionako Lizeoan ikasi ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Kazetaritzan lizentziatu zen. Argia aldizkarian egin ditu kolaborazio sarrienak baita Berria egunkarian eta Euskadi Irratian ere. Jarduera anitzetan parte hartu du: hitzaldiak, jendaurreko gogoeta eta hausnarketa kritikoak, ekitaldi publikoetarako mezuak prestatu eta adierazi e.a. Gainera, Hendaiako Bertso-eskolan irakasle aritu da; bertso –paper lehiaketa ugari irabazi du; zenbait kanturentzat letrak egin ditu; bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzen aritu da. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Hirutan Xilaba Bertsulari Xapelketa eta Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldun-orde izan zen 2009an eta txapeldun 2013an.
Pamela DIGGLE
University of Connecticut, Estatu Batuak- Topaketak | Ostirala, 30 IRA | Eureka! Zientzia Museoa, Donostia | Bigarren hezkuntzako ikasleeak
Pamela Diggle katedraduna eta Connecticuteko Unibertsitateko (AEB) Ekologia eta Biologia Ebolutiboko Departamentuko buru da. Diggleren ikerketa landareen garapenean zentratzen da: garapenprozesuan jasandako aldaketek forma berriak nola sortzen dituzten, eta garapen prozesuak nola eragingo dion landareek klima-aldaketaren aurrean emandako erantzunari aztertzen ditu. Botanikaren arloan, programa zuzendari izan da US-National Science Foundation gobernu-agentzian eta presidente Botanical Society of America delakoan. Gaur egun, American Journal of Botany aldizkariko edizio buru da. Konpromiso sendoa erakutsi du landareengatik sentitzen duen mirespena partekatzearekiko, bai unibertsitateko eskolen bidez, bai graduondoko ikasleei partekatzeko udako ikastaro intentsiboen bidez, are Alaskako urrutiko herrixketako lehen hezkuntzako ikasleei emandako eskolen bitartez ere.
Andoni EGAÑA
Bertsolaria- Bertsolariak | Ostirala, 30 IRA | Victoria Eugenia antzokia, Donostia | Guztientzat
1961eko urriaren 2an jaio zen, Zarautzen (Gipuzkoa). Gaur egun Zarautzen bizi da, baina Gasteizen ere, Arabako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuan, eman zituen urte batzuk. Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da: bertsolari gisa ez ezik, telebista saioetako gidoigintzan eta idazle moduan ere nabarmendu da. Literaturan hainbat esparru jorratu ditu eta euskal prentsan kolaborazio asko egin/egiten ditu iritzi-emaile moduan. Disko bat ere badu argitaratua berak idatzitako bertsoekin, eta besterentzat ere idatzi izan ditu kantuak. 80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa. Bertsolari ez ezik, ikertzaile, aztertzaile eta teorizatzaile moduan ere nabarmendu da Andoni Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Batbateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika...) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izana da urte askoz, eta Ikerketa Saileko buru. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapelduna izan da 1993, 1997, 2001, 2005 edizioetan.
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Gogo Elebiduna ikerketa taldearen zuzendaria da. 1990ean doktoratua Massachusetts Institute of Technology-n Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections, izeneko tesiarekin (Garland-ek 1994ean argitaratua); 1990-1995 artean, New Yorkeko University of Rochester-en irakasle izan zen. Viena, Utrecht, Napoles eta Río de Janeiroko unibertsitateetan irakasle izan da eta ikertzaile gonbidatu Netherlands Institute for Advanced Study in Humanities (NIAS), eta Instituto Universitario Ortega y Gasset-en, beste batzuen artean. Euskaltzain urgazlea da, eta interneten eskuragarri den A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language (1996) gramatikaren egilea. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.
Maialen LUJANBIO
Bertsolaria- Bertsolariak | Ostirala, 30 IRA | Victoria Eugenia antzokia, Donostia | Guztientzat
Arte ederretan lizentziaduna. Bertsolaria afizioz eta ofizioz. Bertso Eskolan ekin zion bertsolaritzari eta Eskolarteko txapelketetan kantatuz murgildu zen bertso-munduan. 2003 urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen; 2001, 2005 eta 2013an Txapelketa Nagusiko txapeldunorde izan da eta 2009an txapeldun. Bertsotik abiaturik bestelako sorkuntza ekarpenak gauzatu ditu: 2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez, eta “Ornitorrinkus” diska-liburua argitaratu. 2011an “Txori Mugariak” irrati performancea sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013an, “Hegi, Egia, Egiak” proiektua. Horiez gain, Euskadi irratian maiz kolaboratzen du; hitzaldiak ere eman ditu herriz herri, UPV/EHUn, lan munduan euskararen inguruan. Kolaborazio idatziak Argia aldizkarian, Egunkaria eta Berria egunkarietan e.a. Hitzen bueltan bizi da Maialen Lujanbio. Bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki.
Biologia Zientzietan Doktorea da Universidade de Santiago de Compostela unibertsitatean, eta Medikuntza Saileko irakaslea da Universidade da Coruña unibertsitatean. UDCren Neurocom ikerketa taldeko kidea da. Ikerkuntza lanak eman ditu argitara hainbat aldizkari espezializatutan, eta kolaboratzailea izan da Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuan. Dibulgaziozko hamaika jardueratan esku hartzen du, beti ere Giza Zientziekin uztartzen saiatuz. “Os dados do reloxeiro”, “Po de estrelas” eta “Neurociencia para Julia” liburuak eman ditu argitara; besteak beste, Naukas.com atariko kolaboratzailea da; “kafe-antzoki zientifikoak” antolatzen ditu, eta elkarrizketa eta antzerki arteko nahasketa modukoak, “Discurshows” deituak, bideratzen ditu zientzia kontuak gizarteratzeko xedearekin. 2011. urtean “FECYTen I. Komunikazio Zientifikoko Lehiaketako” epaimahaiak Sari Berezia eman zion. 2014. urtean jaso zuen dibulgazioko Tesla Saria.
Peripecienciako jardueren zuzendaria eta koordinatzailea, jakintza zientifikoa zabaltzeko ekoizpen faktoria. Aktore profesionala eta antzerki zuzendaria da, eta ibilbide luzea du antzerkian, zineman eta telebistan
Juan Ignacio PÉREZ
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)- Mahai-ingurua | Osteguna, 29 IRA | Victoria Eugenia antzokia, Donostia | Guztientzat
Fisiologia katedraduna UPV/EHUn. Europako hainbat zientzia erakundetan ikerkuntza lanak egin ditu itsas animalien fisiologiaren esparruan. UPV/EHUko errektoreordea (1997-2000) eta errektorea (2004-2009) izan da. Jakiundeko eta FECYT Zientzia eta Teknologia Batzarreko kidea da. Zientzia gizarteratzeko jardueretan kolaboratzailea izan ohi da hainbat hedabidetan. Une honetan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako koordinatzailea da.
Euskal idazleen artean, Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) da egile irakurrienetakoa, hamaika hizkuntzatara itzuliak izan dira haren lanak. Euskal Filologia egin zuen Gasteizen (UPV/EHU), eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak burutu zituen Trenton (Italia). Haren lehenengo nobelak, Bilbao-New York-Bilbao, Espainiako Literatur Saria jaso zuen 2009an, eta sekulako oihartzuna izan zuen argitalpenen mundu orokorrean, 15 hizkuntzatara itzuli zuten. Erresuma Batuan, urteko 15 liburu onenen artean aukeratu zuen Foyles liburu-denden kateak. Lehendik ere arrakasta handia izan zuen, nola kritikaren hala irakurleen aldetik, egile honen Bitartean heldu eskutik poema liburuak (Kritika Saria jaso zuen eta ingelesez argitaratu zuten AEBetan). Egile honen azken nobela, Mussche (Mundua mugiarazten duena), Txinan argitaratu den aurreneko euskal eleberria da. Izen handiko unibertsitateek gonbidatua izan da, horien artean daude Stanfordekoa, Chicagokoa, Oxfordekoa, UCSD, NYU eta Washington University. Azken horretan literaturako Massei Lectures eskolak emango ditu heldu den urtean. The New Yorker, El País eta Berria bezalako kazetetan eman dituzte argitara egile honen testuak.