![]() |
||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
|
Zientziaren erronkak eta onurak “Garun-azala behar bezala ulertzeko erronka ezinbestekoa da gaixotasun mentalei eta neuronalei errotik heldu ahal izateko” azpimarratu du Rafael Yuste neurobiologoak. "Arazoa da garun-azala sistema emergente bat dela —dio—, eta neuronak banan-banan aztertu behar dira, baina aldi berean guztiak aztertu behar dira. Neuronak oihan zeharkaezin bat dira eta hainbat ikertzaile oihan horretan galduta sentitzen dira” esan du. “Zientzia etengabe aldatzen ari da, etengabe hobetzen, eta, horrenbestez, gizartearen hainbat alderdi ere hobe ditzake, hala nola gizakiaren beraren bizimodua eta ondarea”. Hitz horiek entzun dira Claude Cohen-Tannoudji Fisikako Nobel saridunaren hitzaldian. Esan dituen gauza aipagarrienen artean dago gatazkan dauden herrialdeetako ikertzaileak elkar dezakeela zientziak, hitz egin eta ideiak trukatzeko. Israelgo eta Palestinako bi ikertzaileren adibidea jarri du. |
||||||||||||||||||
TOPAKETAK
Galdera bat dut zuretzat... Zientziak, historian, momentu eta aurkikuntza gogoangarriak izan ditu. Bat bizitzeko aukera izatekotan, zein aukeratuko zenuke? Zeinek mugatzen du giza bizitza luzatzea, biologiak, etikak edo ekonomiak? Etorkizunean, elikagai guztiak laborategian sortuko dira? Galdera horiek erantzun eta komentatu dituzte, besteak beste, Elena Cattaneok, Dudley Herschbachek eta Pamela Digglek gaur goizean Donostiako Eureka! Zientzia museoan 350 ikaslerekin izandako Topaketan. |
NAUKAS PASSION
Zientzia aurkezteko beste modu bat “Zientzia aurkezteko beste modu bat” eskaini dio Naukas Passion jarduerak Passion for Knowledge 2016 jaialdiari, Juan Ignacio Pérez Naukas plataformaren koordinatzailearen iritziz. “Ohiko bide eta moduetatik aldentzen da, erabiltzen dituen baliabide eta teknikengatik, hala nola musika, antzerkia eta umorea”. Naukas Passionen bigarren saioan, plataformako César Tomé, Natalia Ruiz, Almudena Martín José Antonio Pérez, Helena Matute eta Pablo Rodriguez kideek egin dituzte aurkezpenak. |
|
||||||||||||||||
![]() |
Europako Fisikako Elkarteak bere Batzorde Exekutiboaren urteko bilera DIPCren Donostiako egoitzan egiten ari dela egun hauetan, Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren testuinguruan? Europako zientzia-elkarte garrantzitsuenetako bat da Europako Fisikako Elkartea (EPS). Elkarteko kide dira, besteak beste, Europako 42 fisika-elkarte nazional, fisikaren arlo guztietako kideak eta Europako ikerketa-erakundeak; guztira, 130.000 lagunek osatzen dute, “130.000 esploratzailek, zeintzuek zientziako erronka berriak bilatzen baitituzte eta ezagutza eta hezkuntza denen eskura egotea defendatzen baitute”, Christophe Rossel EPSko lehendakariaren hitzetan. |
|||||||||||||||||
|
BERTSOLARIAK Bertsolarien bapatekotasuna bertatik bertara Ezagutza ez da letrena ez eta zientziarena ere, eta horregatik Passion for Knowledge 2016 jaialdian ez dira soilik fisika, kimika, ingeniaritza edo botanika izan hizpide. Gaur arratsaldean Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak izan ditugu Victoria Eugenia antzokiko agertokian. Gai librean eman diote hasiera saioari eta jarraian hainbat ariketa egin dituzte: gai batekin, gaiarekin eta oinekin, publikoak proposatutako hitzekin (argia eta burmuina) eta puntuka bertsoak sortu behar izan dituzte bertsolariek. Une batean, bertsoak eten eta sormen-prozesuari buruzko galderak egin dizkiote elkarri, hala nola "zenbat ideia ibili dituzu buruan botatako bertsoan erabilitakoa aukeratu baino lehen?". Giro atsegin eta umoretsuan igaro da saioa. |
||||||||||||||||||
| Prentsa Bulegoa: Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org |
||||||||||||||||||








Bazenekien...