Cabecera P4K
Cabecera P4K
Zientzia Kluba P4K Zientzia Kluba P4K Zientzia Kluba P4K

Doitasun handiko neurketak amaiera-ekitaldian

Grabitazio-uhinak izan ditu hizpide Alessandra Buonannok. Grabitazio-uhinak oso ahulak direla azaldu ondoren, aipatu du haiei antzemateko modurik onena zulo beltzak direla, eta, horri lotuta, grabitazio-uhinak hauteman ahal izan dituzten instalazio garrantzitsuena azpimarratu du: LIGO. Instalazio horretan, zeinean mundu osoko 100 erakunde inguru ari diren elkarlanean, Lurra zeharkatu zuten grabitazio-uhinak hauteman zituzten, bi zulo beltzen arteko talkak eragindakoak.

Asteazkenean Bilbon egon ostean, 2018tik aurrera izango dugun Nazioarteko Unitate Sistemaz (SI) jardun du gaur Donostian Klaus von Klitzing Fisikako Nobel saridunak. Izan ere, “gaur egun dagoen auzietako bat da kilogramoa prototipo hutsa dela” aipatu du. Horrenbestez, kilogramo berri bat definitu beharra azaldu du. “Kilogramo berriak ez du gure egunerokotasuna aldatuko, beraz ez dugu zertan kezkaturik. Trantsizioa leuna izango da eta ez ditugu aldaketa horiek nabarituko” azpimarratu du. “Bitxia dirudien arren, nire Nobel sariak abiarazi zuen prozesu hau” esan du.

Zientzia Kluba P4K ZIENTZIA KLUBA

Zientzia umeentzat ere erakargarri

Publiko gazteena izan da protagonista gaur goizean Victoria Eugenia antzokian. Haurrei erakargarri zaizkien gai, esperimentu eta istorioen bidez, fisikako, kimikako eta biologiako hamaika kontzeptu helarazi dizkiete hizlari aritu diren zientzia-dibulgatzaile eta unibertsitate-ikertzaileek. 10 urtetik beherako 50 haur inguru bildu dira hitzaldi horien bueltan, eta gogo handiz parte hartu dute aukera izan duten guztietan.

Zientzia Kluba P4K DISCURSHOW

Hizkuntzari buruzko hitzaldi antzeztua

“Sapiens kodea” hitzaldi antzeztuak, Naukas Passion bereziak, eman dio hasiera Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren azken saioari. Xurxo Mariñok eta Vicente Mohedanok ikuskizun dibertigarri bat eskaini dute. Hizkuntzari buruz luze hitz egin dute. Hainbat antzezlan eskaini dituzte eta horietako batean, abesti baten laguntzaz, haur baten jaiotza antzeztu dute. Hain zuzen ere, buruaren tamaina handia eta zutik ibiltzearen ondorio den amaren pelbis estua dela eta, haur horrek erditze-kanala zeharkatzerakoan izan ohi dituen kexak antzeztu dituzte.

Multimedia
IRAILAK 26 - AZAROAK 20
Egun Osoa

10:00 - 21:00

Argazki Erakusketa
> Martin KARPLUS
"50garren hamarkadako kolorea"
Aquarium,
Donostia
Multimedia
Zientzia Kluba P4K

Zientzia Kluba P4K Bazenekien...

4.000 herritar inguru mobilizatu direla Passion for Knowledge 2016 jaialdia dela eta? Batez beste 600 pertsona hurbildu dira Victoria Eugenia antzokira egunero. Halaber, bigarren hezkuntzako 700 ikaslek eta irakaslek puntako zientzialariekin hitz egiteko aukera izan dute. Komunitate zientifikoari zuzenduriko dibulgazio-jardueretan, berriz, doktorego eta doktoretza osteko 50 gaztek baino gehiago parte hartu dute, eta 200 pertsona baino gehiago hurbildu dira Bilboko eta Bordeleko hitzaldietara. Azkenik, esan, komunikabideetan 100 elkarrizketatik gora izan direla.

EPS SARI-BANAKETA

DIPCren jardunak saria jaso du

Europako Fisika Elkarteak (EPS) Donostia International Physics Center (DIPC) saritu du, Materia Kondentsatuaren Fisikan eta Materialen Zientzian egindako ekarpen paregabeagatik, baita antolatutako askotariko dibulgazio-jarduera arrakastatsuengatik ere.

Christophe Rossel EPSko Presidenteak plaka ofizial bat eman dio DIPCi. Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak adierazi duenez, “ohore handia da guretzat EPSren eskutik halako aintzatespena jasotzea, izen handiko erakundea baita EPS, eta lanean aurrera egiteko adore handia ematen digu, DIPC ikerketan eta zientziaren komunikazioan mundu mailako erreferente bilakatzeko”.

Prentsa Bulegoa:
Tel: 688 825 876 | E-maila: prensa.p4k@dipc.org